Industria < > Dentsitatea

Etxebizitza-eremuetan dentsitate handietara jotzeko erabaki bera industrialetara ere eraman beharra dago. Horretarako arrazoiak bertsuak dira kasu guztietan, lurzoru eraikigarriaren eskasia eta mugikortasunaren iraunkortasuna nagusiki. Alternatiba solairu gehiagoko eraikinen eta beste erabilerekin uztartzearen bidetik etor daiteke.