mmej arkitektura slp bulegoa 2010 urtean Donostian eratutako lan taldea gara, nahiz berau osatzen dugun partaideen lankidetza 2004az geroztik abiatzen den. Praktika arkitektonikoaren espektro zabal batean egiten dugu lan, nagusiki hiru esparruetan espezializatuz: zaharberritzea, paisaigintza eta espazio publikoa. Beti ere, arlo hauek beraien zabaltasunean ulerturik.

Bulegoa osatzen dugun kideok halaber estudioko jarduna dibulgazioa eta irakaskuntzarekin uztartzen dugu, nagusiki EHU-ko Arkitektura Eskolako irakasle bezela. Honek sinergia emankorrak bideratzen dituelarik arkitekturaren teoria eta praktika profesionalaren artean.