Laida Juanikorena Agirre

Arkitektoa

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (AGET), Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU). Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko APEI-EVETU-ko ikastaro profesionala.

2010-2014 urteen artean, bere kontura garatu ditu proiektuak, eta hainbat arkitektura bulegorekin kolaboratu du: Toki Arkitekturak (2010-2013), Temp Architecture Urbanism (Amsterdam, 2013-2014).

Sei urtez lan egin du Erresuma Batuan, Wayward (2015-2016) eta We Made That (2016-2020) bulegoetan, arkitektura, hirigintza eta paisaigintzan esperientzia garatuz.

Nagusiki esparru publikoan espezializatu da: bai eremu irekian, bai eraikin publikoan, baita aldi baterako interbentzioetan ere. Hiritarren partaidetza ekimen ugariren antolaketa eta kudeaketan aritua da, bai eta hiri espazioen inguruko ikerketa proiektuetan ere.

2019-2020 bitartean irakaslea izan da Londresko Central Saint Martins (UAL) eskolan, BA Architecture graduan. Londresko beste hainbat eskolatan ikasle-lanen ohiko kritiko-gonbidatua izan da.

2020-tik hainbat kolaborazio egin ditu mmej arkitektura slp bulegoarekin, eta 2024-az geroztik, estudikoko kide da.